Liburulandia saioa egin dute gaur arratsaldean Belandiako txokoan. Inguruetako bizilagunak elkartu dira, liburu artean arratsaldeaz gozatzera. Izan ere, Olentzero eta Mari Domingik zaku bete liburu utzi dizkiete irakurzaletasuna bultzatzeko.
"Olentzerok eta Mari Domingik talde guztiarentzat ekarri dituzte liburuak. Datorren urterako erronkak adostu ditugu, eta iragan urteko esperientzia txarrak erre ditugu"
"Olentzerok eta Mari Domingik talde guztiarentzat ekarri dituzte liburuak. Datorren urterako erronkak adostu ditugu, eta iragan urteko esperientzia txarrak erre ditugu", adierazi diote Aiaraldea Komunikabideari partaideek.
Gutun bidez azpimarratu ditu Olentzerok bere ekarpen eta taldearekiko espektatibak: "Ideia oso ona iruditzen aigu komunitatean kultura eta literatura bermatzea. Hala ere, elkarrekiko erlazioak sendotzea eta bizikidetza eta talde lana sortzeko alor berriak garatzea, garrantzi handikoak dira garai hauetan. Proiektu honekin aurrera jarrai dezazuen animatzen zaituztegu".
Hain zuzen, gutunean proposatu diete belandiarrei 2021ean gustuko ez dutena ezabatu edo ahazteko sutara botatzea, erretzea, azken finean. "Ordea, urte berria ilusioz hasteko, idatzi proiektu edo ideia berri bat 2022. urtean zehar lortzeko paper zati batean, eta gorde ondoko kutxan", proposatu die. Eta, hala egin dute, lekukoen esanetan. Literaturak eta txokoak, beraz, beste ekimen bat izango dute aurrerantzean Belandian.
Argazkiak: Rosa Saez