2022/01/05 18:00

Errege Magoen bisita

Errege Magoen bisita
Foru plaza, Urduña

Ez da udal frontoian izango, Zikoinan publikatu bezala. Aldizkaria argitaratu eta gero erabaki da ekitaldia frontoitik plazara lekualdatzea.

Familiek Foru Plazan itxaron beharko dute Errege Magoak heldu arte. Eguneko protagonistak plazatik igaroko dira, haurrak zein gurasoak agurtzen.

Ekitaldi honen antolakuntzak oso garrantzitsutzat jotzen du familiak plazan geldirik itxarotea, lekutik mugitu gabe, aglomerazioak eta bestelako edukiera arazoak ekiditeko, hain zuzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide