Zerbitzu anitzeko langileen lan-poltsa bat sortu nahi du Urduñako Udalak, eta urtarrilaren 17ra arte eman du bertara aurkezteko epea. Udaletxeko erregistro orokorrean entregatu behar dira eskaerak.
Lehiaketa-oposizio sistemaren bidezko hautaketa-prozesua burutuko dute jarraian, poltsan zein persona eta zein ordenetean sartuko diren ebazteko.
3 urtez indarrean
Udalak jakinarazi duenez duenez, lan poltsa 3 urtez egongo da indarrean, eta sortu daitezkeen lan beharrak asetzea izango dute helburu. “Hautatutako pertsonak Urduñako Udalaren beharretara egokituko dira, bajengatik, aldi baterako lizentziengatik edo premiazko aldi baterako beharrizanengatik”, zehaztu du tokiko erakundeak, “iraupena behar horiek betetzeko beharrezkoa dena izango da”.
Gauzak hala, mota askotako lanak egitea egokitu ahal zaie langileei: igeltserotza lanak egitea, hiri-altzariak jartzea, ehorzketa-lanak egitea, eszenatokiak muntatzea eta parkeak garbitzea, besteak beste. Hala ere, hautagaiek eskola ziurtagiria baino ez dute aurkeztu beharko, aurretiazko lan esperientzia izateak puntuak emango dituen arren.