Athletic Clubarekin berdindu ostean, igoera promozioa jokatzea da CD Orduñaren helburua

Aitor Aspuru Saez 2022ko urt. 11a, 07:30
Athletic Clubaren aurka jokatu zuten kideak. / CD Orduña

CD Orduñak Athletic Clubarekin berdintzea lortu zuen urtarrilaren 2an. Hilaren 9an, aldiz, Urdaibairi irabazi zion. Orain, Arbieto gotorleku bilakatuta, igoera promozioa jokatzea da taldearen xedea. 

CD Orduñak indar berriekin hasi du urtea. Izan ere, urtarrilaren 2an erronka zaila izan zuen Arbieton eta modu positiboan gainditu zuen. Hain zuzen, igande horretan Athletic Clubarekin neurtu zituen indarrak. Angela Vadillo jokalariak hala azaldu du: "Partida gogorra izango zela aurreikusi genuen. Lehenengo itzulian 9-0 irabazi ziguten eta".

Aurrekariek, ordea, ez zituzten urduñarrak kikildu eta markagailuan aurretik jarri ziren norgehiagokaren lehenengo zatian. Hala ere, bigarren zatia hasi eta gutxira, zurigorriek berdintzea lortu zuten. Golak ez zituen Urduñakoak hondoratu eta 2-1 egin zuten. Partida amaitzeko 15 minutu falta zirenean, Athleticek berdindu zuen eta 2-2 bukatu zen lehia.

Vadillok adierazi du partida bizia izan zela Arbieton ikusi zena eta bertaratutako jendeak ikuskizun politaz gozatu zuela. Publiko ugari egon zen kirol azpiegituretan.

Indarrak urte berriari begira

Athletic Clubaren aurkako berdinketa lortu eta gero, CD Orduñak denboraldiko helburuak zehaztu ditu. Une hauetan sailkapenaren erdialdean dago, baina 2021/22ko joera apurtzea lortu zuen asteburuan. Bisitari moduan bere lehen garaipena eskuratu zuen Urdaibairen kontra, oso modu argian, gainera: 1-5.

Gabezia hori konponduta (2021ean Urduñatik kanpo 3 partida galdu zituzten eta 2 berdindu) eta etxeko joerari eutsita, CD Orduñak uste du igoera promozioa jokatuko duela. Izan ere, Angela Vadillok azaldu du Arbieto izan dela indarrean dagoen denboraldiaren gotorlekua: "Etxean partida guztiak irabazi ditugu, bat salbu, Athleticen aurka izandako berdinketa, alegia".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide