Urduñako Txarlazo Mendi Taldeak iragarri du dagoeneko bere hurrengo txangoa. Zehazki, Ganaltoko Gurutzera egingo dute bidaia, baina Hueto eta Untza lotuta. Zeharkaldia igande goizean izango da, eta 5 ordu inguruko ibilbidea osatuko dute partaideek. Dena den, Txarlazo Mendi Taldeko kideek azaldu dutenez, ez da zaila izango. Itzulera 14:30ean aurreikusi dute.
Zeharkaldiaren zailtasun maila erraza da, Txarlazoko kideen esanetan. 8:00etan abiatuko dira autobusez, eta 14:30ean aurreikusi dute itzulera
Irteera, berriz, 8:00etan izango da, Urduñako suhiltzaileen geltokitik. Izan ere, bertan izango dute zain autobusa.
Bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute txangoagatik, eta gainontzekoek 10€. Izena emateko Lupardika Etxeko egoitzara jo behar da, "asteartean 19:00etatik 21:00ak arte egongo da zabalik". Apuntatzeko azken eguna, ordea, osteguna izango da, urtarrilaren 20a.
"Eguraldi txarra egitekotan ibilbidea aldatu ahal izango da", zehaztu dute, "eta gure gidariek indarrean dauden osasun neurriak betetzeko eskatuko dute".