Zeharkaldia antolatu zuen Urduñako txarlazo Mendi Taldeak asteburuan. Oraingoan, Badaia mendizerrako Ganalto gurutze ezaguna hautatu zuten ibilaldirako (898 metro). Alabaina, Hueto eta Unza tontorrak ere elkartu zituzten, 5 ordu inguruko ibilbidean.
Goizean atera ziren hiritik, eta eguerdian egin zuten itzulera. Eguraldia lagun, paisaia ederrez gozatzeko parada izan zuten.
Argazkiak: Txarlazo Mendi Taldea