Urduñako Herri Eskolako Guraso Elkarteak auzolan eguna antolatu zuen urtarrilaren 29an. Goizean zehar, makina bat familia elkartu ziren ikastetxeko patioan. Zuhaitzak landatzea izan zen helburua, eta modu horretan igaro zuten goiza. Sare sozialetan azaldu dutenez, patio berdeen egitasmoaren barruan kokatu dute ekimena, "guztion artean nahi duguna eraikiz".
Ekintzaren balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. "Goiz polita patioko inguruetan landatzen. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi", azpimarratu dute.
Argazkiak: Urduñako Eskola Publikoko IGE