Azaroaren 17an egingo dute Urduñako Mendi Lasterketaren edizio berria

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ots. 17a, 10:05

Ehunka kirolari elkartzen ditu urtero Urduñako Mendi Lasterketak. / Endika Diaz

Urduñako Mendi Lasterketaren V. edizioak data dauka honezkero: azaroak 13. Euskal Mendizale Federazioaren Koparako lasterketa puntuagarria izango da, eta izen ematea maiatzaren 1ean irekiko dute.

Gualdetxu Mendi Bizikleta eta Trail Taldeak antolatutako Urduñako Mendi Lasterketaren edizio berria datorren azaroaren 13an egingo dute. Hala iragarri dute antolatzaileen sare sozialetan. Lasterketa puntuagarria izango da Euskal Mendizale Federazioaren Koparako. Izen emateko epea maiatzaren 1ean irekiko dute.

Urduñako Mendi Lasterketan izen emateko epea maiatzaren 1ean irekiko dute

Bi ibilbide aurkeztu dituzte, eta datozen hilabeteetan emango dituzte hauen gaineko zehaztasunak, baina aurreratu dute Gorobel mendilerroan barrena arituko direla kirolariak. Lasterketa laburrak, 13 kilometroko luzera eta 450 metroko desnibel positiboa izango du; bestea, aldiz, 33 kilometroko ibilbidea izango da, 1.750 metroko desnibel positiboarekin. Lasterketa luzearen kasuan, erreleboka egiteko aukera egongo da ere.

Ibilbide luzeko lasterketa

Azaroaren 17koa Urduñako Mendi Lasterketaren V. edizioa izango da. Egitasmoa 2017an abiatu zuten Urduñako Mendi Maratoiaren estreinako edizioarekin, eta 2018an errepikatu zuten formula.

Pandemiak ez zituen antolatzaileak gelditu, eta Txolope gailurrera igoera bertikal batekin ordezkatu zuten 2020an ospatu beharreko IV. edizioa. Neurri murriztaileek, ordea, kirol froga bertan behera utzi zuten azken unean. Iaz berrartu zuten urteroko zita, 2021eko azaroaren 14an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide