Herri eskolaren patioan egin zen ekimena, eta mozorro irudimentsuak plazaratu zituzten. DJ Paco eta DJ Varro arduratu ziren arratsaldea eta gaua girotzeaz.
Ekintza gehiago
Egitarau oparoa antolatu du Urduñako Udalak Inauterietarako, hiriko elkarteekin elkarlanean. Gaur kalejira egon da Santa Zezilia musika bandaren eskutik, eta dantza poteoa Erauntsi dantza taldearekin.
Bihar, astelehena, Aratuste tostadak kozinatzeko tailerra egongo da, 17:00etan Alondegian. 6-12 urte bitarteko haurrei bideratutako jarduera izango da, eta Marmitaren elkarteko kideek dinamizatuko dute.
Asteartean egingo dira azken ekintzak. "Bazen behin..." izeneko jarduera egingo dute 17:00etatik 20:00etara udal liburutegian. Herritar guztiei bideratutako ekimena izango da. Horrez gain, Onward filma proiektatuko dute, 17:00etan Alondegian.
Argazkiak: Antonio Muñoz