Urduñako kaleak txistu doinuekin esnatu dira gaur. Izan ere, iazko etenaldiaren ostean, 'Lapiko Domeka' ospakizuna berreskuratu du Getxa Goi Txistu Taldeak. Inauterien osteko lehenengo asteburuan egiten dute ekimena, eta txistu taldeak duela hamarkadak berreskuratutako hiriko tradizio zahar bat da, 1960ko hamarkadan galdu zena.
11:00etan hasi dute kalejira, eta hainbat auzune bisitatu dituzte erdiguneko kaleetan murgildu aurretik. Txistuarekin erlazionatutako musika piezetatik harago, bestelako doinuak jo dituzte goiza girotzeko.