Bizitza koktela liburua plazaratu du Maite Garcia. Lehendik ere beste liburu bat egina du urduñarrak. Amurrion eta Laudion izango dira bere lan berriaren hurrengo zitak.
Laudion izango da lehenbiziko deialdia, gaur 19:30ean Herriko Plazako erabilera anitzeko aretoan. Amurrion, berriz, igandean izango da ekitaldia, 18:00etan Kirtana Yoga zentroan. Egileak Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, lagunduta egongo da: Miren Zubiagak elkartasunezko aurpegi margoketa egingo du ekintzak dirauen bitartean.
Maite Garciaren hitzetan, aurkezpenetan bildutako dirua Ukrainako gerrari aurre egiteko baliatuko du: "Liburu aurkezpenean jasotako diru guztia udaro Aiaraldera etortzen diren ume ukrainarren familiei emango diet".