Ohitura jarraituz, otsailaren 5ean atera ziren kantuan eta eskean aurtengo Urduñako kintoak. Orduko hartan iragarri bezala, bihar -martxoak 12- Kintoen jaia ospatuko dute hirian. Pandemiaren eboluzioak ahalbidetu du bi urtez etenda egon den ospakizuna berriro ere antolatzea.
Herri Eskolan gauzatuko dute prestaturiko egun osoko egitaraua. 12:00etan haurrentzako jolasak egingo dituzte bertan, eta bazkal ostean batukada batek girotuko ditu hiriko kale nagusiak, 19:00etatik aurrera.
Iluntzean, aldiz, eskaintza musikal zabala prestatu dute. Cuatro Bancos talde amurrioara izango da Foru Plazako oholtzara igotzen lehenengoa, 20:30ean.
Akerbeltz erromeriak hartuko die lekukoa Amurrioko gazteei, 21:30ean. Azkenik, DJ Gomik itxiko du egitaraua, 00:30etatik aurrera eskainiko duen saioan.