Alhondigan behin baino gehiagotan bere obrarekin erakusketak antolatu dira, Foru Plazan eta astialdietan lan iraunkorrak ditu eta " Lupardika " bere Etxe-Museoa Orduñan egonda ere haren lanak gure Hirian oso ezagunak dira; bestaldetik nabarmentzeko da Museoaren fatxada margotu zuela eta orain bere lana miresteko aukera eskeintzen digula, azken lanetako batzuetan materiarekiko ahultasuna eta eraldatzeko gaitasuna adieraziz.
Porrilló,Duero Erriberako eskualde erdian dagoen Burgoseko Tubilla del Lago herri txiki batean 1946an jaio zen.
Gaztaroan Pasai Antxora joan zen eta ondoren Sestaora,Bilboko Atxuri Arteen Eskolan ikasketak hasi zituen. Garai hartan ezaguna zen Windsor Galerian,1974an,bere obraren berri eman zuen; horren atzetik erakusketa ugari egin zituen: Madrilen eta Euskal Herrian: Bilbon,Irún,Hondarribian,Laudion etabar,baita Burgoseko Pobintzian ere: Miranda de Ebron, Aranda de Dueron eta Burgos hiriburuan ere.
Hainbat urtez industria-eragin nabarmeneko eremu horietan bizi ondoren landa-ingurune eremu batera joatea erabaki zuen. Lehenik Zeberiora eta ondoren,behin betiko, Orduñara. Inguruneen joan-etorrl horrek sentsibilitate berriak eta argiaren pertzepzioan eta menderatzean aldaketak eragin ditzake artistarengan.
Nazioarteko errekonozimendua 1989 iritsi zitzaion Osakan ( Japonen )XXVIII Nazioarteko Gen Ten Erakusketeen Bikaintasuna zihurtagiria lortu ondoren.Hurrengo edizioan Ohorezko Domiña lortu zuen, ospe handiko lehiaketarako Galardon Gorena .Garai arrakastatsu horren ostean Frantzia eta Holandara bidaiatzen du, Holanda eskolako pintoreak ikasiz, Renbrandt, batez ere.
Porrillóren pinturan zein eskulturan nortasun handiko eta berezko estilo berezia nabarmentzekoa da, arte materikoan barneratzen doan einean.
Laurogeita hamarreko hamarkadan,Frantziako hainbat hiritan erakusketak izan ditu: Burdeos,Biarritz,Donibane Garazi baita Espaiñako geografiako hirietan ere: Madrid, Oviedo, Bartzelona, Zaragoza eta Santanderren besteak beste.
New Yorkeko ,Montserrat Galleryn 1997an eta Mejikoon Diego Rivera margolari ospetsuaren etxean 1998an erakusketak egin zituen.
Adore eta ilusiorik gabeko aldi baten ondoren, azken urte hauetan Porrilló indarrez berpiztu da, lan intimo eta arriskutsu batekin non pintura zuzen eta erradikala bilakatzen duen, formatu handiko obretan garatua,ama lurretik mota guztietako materialak erabiliz,hondakinak barne,berziklatzeari zentsua emanez.
Azken hamarkada honetan hainbat herritako erakusketez gain, neurri handiko horma-pinturetan lanak egiten ditu, horien artean Orduñako astialdietan egindakoak, Artomañan beste bat, Gaztela Leongo Komunitatean beste batzuk eta horien artean handiena, Tubilla del Lagon, bere jaioterrikoa, aipatzekoak izanik. Bere erakusketetatik Bilbon (EsVArt y El Patio ) eta Tubillan egindako kolektiboak azpimarratzekoak dira.
Porrillòren ibilbide artistikoa expresioaren etengabeko bilakaeran laburbiltzen da. Etapa ezberdinetatik igaroz:expresionismo figuratiboa, tenebrismoa,errealismo majikoa eta azkenik koherentziaz Neoexpresionismo edo expresionismo abstraktuan amaituz, Anselm Keifer, bere gustoko erreferentea izanik.Berak dio "Ni ez naiz lerro bakarreko margolaria ". Nire izaerak eragozten dit,berez urduria naiz.
Orain Porrillóren bizitza Bilbo eta Karrantzan duen bere tailerraren artean igarotzen da,azken honetan lanak burutzen ditu;noizean behin Orduñara hurbiltzen da,non bere familia dagoen eta Tubilla del Lago bere jaioterriarekin artistikoki oso lotuta sentitzen baita.
Eraldaketa
Suaren eta materiaren arteko elkarrekintzari buruzko gogoetatik sortua.
Pintura soila,erradikala, materikoa, ukabilkadaka, espatula-kolpeka, eskuekin , azazkalekin eta basakeri handiz egina. Pintura zuzena ,artifiziorik eta tranparik gabekoa,inkontziente pertsonaletik eta lurreko sustraietatik sortua.
Erakusketa asteburu, zubi eta jaiegun guztietan 2022ko martxoaren 18tik uztailaren 3ra arte zabalik egongo da.
Ordutegiak: Ostiraletan eta jaiegunetako bezperetan 17:00etatik 20:00etara, Larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldetan 17:00etatik 20:00etara, Igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.