Urduñako Erauntsi Dantza Taldeak egun osoko egitaraua prestatu zuen atzo, martxoak 26. Eguerdiko 13:00etan ekin zioten egitarauari, Foru Plazatik abiatu zen dantza-poteoarekin. Herriko kaleak zeharkatu ostean Herri Eskolako patioko karpan elkartu eta herri bazkaria egin zuten.
Musika eskaintza 18:00etan abiatu zuten. Patxi Perez eta konpainia igo ziren oholtzara, eta dantza-plazan batu ziren eskolako patioan bildutako dozenaka lagunak. Erruki erromeriak eta DJ Varro musika jartzaileak eman zioten segida jaiari.
Bildutako diru guztia AEFAT elkartera bideratuko du Erauntsi taldeak, ataxia-telangiektasia gaixotasuna ikertzeko. Zentzu horretan, beste jaialdi bat ere iragarri du AEFATek Urduñan; ekainaren 27an egingo dutena, hain zuzen.
Argazkiak: Ainhoa Gutierrez