STREETLIGTH STUDIO II: LOZA

“Rapa bada ere modua ahotsa emateko, gu bezala, izorratuta dauden gazteei, euren kabuz pentsa dezaten eta aintzat har dezaten etorkizuna dagoela”

Aitor Aspuru Saez 2022ko maiatzaren 18a

Loza da Josu Lozano urduñarraren izen artistikoa. / Aiaraldea.eus

JOSU LOZANO (Urduña, 1999) Loza izenarekin sinatzen ditu bere abestiak. Lagun batekin hasi zen abesten eta orain bere kanta eta bideoklipak zabaltzen ditu.

Nola hasi zinen rapa egiten?

Nik banuen lagun bat rapeatzen zuena. Hasieran niri rapeatzen zidan, gaztetxoak ginenean. Berak bakarrik egiten zuen Urduñan eta azkenean niri ere eman zizkidan gogoak eta motibazioa hasteko. Bion artean hasi ginen.

Zerbait grabatu duzu?

Nirekin rapeatzen duen lagun batek eta biok kanal bat dugu, baina orain buru-belarri ari gara musika estudio bat sortzen. Hasi berri gara, baina erritmo ona daukagu.

Zenbat kontzertu eman dituzu?

Nik kontzertu batzuk eskaini ditut. Lehenengoa uste dut 2017an izan zela, baina koronabirusaren ondorioz, bi urtez geldirik egon naiz. Orain hasi gara denbora berreskuratzen.

Zein da zure erreferentzia musikan?

Orain jende gehiago entzuten, baina rapeatzen hasi nintzenean, funtsean, entzuten nituen Hard, Kaze, Ayax eta Prok...

Zelan ikusten duzu eskualdeko rap giroa?

Herri txikietakook batzen gara eta familia egiten dugu. Bilboko jendeak, nolabait, izen bat du eta guri gehiago kostatzen zaigu. Edonola ere, etxe bakoitzeko onenak elkartzen ari gara. Hortaz, ea aurrera egiten dugun lanarekin eta ahaleginarekin.

Zeintzuk dira zure proiektuak?

Abesti solteak plazaratu ditut eta mixtape bakarra, Spotifyn dagoena. Disko edo maketa landuagoa prestatu arte, horrela jarraituko dut.

Nola deskribatuko zenuke egiten duzuna?

Ihesbidea da. Bide batez, bada modua ere ahotsa emateko gu bezala, gaztetxoak diren eta izorratuta dauden horiei. Hobeto egoteko, ulertzen ikas dezaten, euren kabuz pentsatu dezaten eta aintzat har dezaten beti egongo dela etorkizuna, eta horren alde lan egin behar dela; zurea landu, zure ingurukoak zaindu eta familia ere. Horrela ikusten dut nik musika.

Itxialdian gehiago sortu duzue?

Itxialdian idatzi nuen, baina ez nuen nabaritu ezberdintasun handirik. Izan ere, ez dut gehiegi idazten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide