Bigarren postuarekin bukatu du Espainiako Txapelketa Olaia Gurrutxaga Zabala urduñarrak. Atletismo egokituan urteak daramatza gazteak lehiatzen, eta emaitza bikainak eskuratu ditu beste behin ere: 800 metroko lasterketan txapeldunordea izan da, eta bosgarrena 400 metroko kategorian.
Vallehermoson (Madril, Espainia) izan zen norgehiagoka maiatzeko lehenbiziko asteburuan; hots, hilaren 5etik 8ra. Bertako Igogailuak Javi Conde Klubeko kidea da Gurrutxaga Zabala, eta taldeak 34 domina lortu ditu guztira Espainiako Txapelketan laugarren urtez jarraian. Bizkaitarrek 34 dominetatik 10 urrezko, 16 zilarrezko eta 8 brontzezko lortu zituzten, prentsa oharrean azpimarratu dutenez. Ez da Espainian eskuratutako lorpen bakarra, "neguan Espainiako Kros txapelketan taldekako lehen postua lortu genuen, podiumaren maila gorenera helduta, Lapatzan (Basauri)".
Argazkiak: Gotzon Garcia