ARGAZKIAK

'Porrilló'-ren lana izan zuten Urduñan hizpide Museoen Nazioarteko Egunean

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko mai. 19a, 07:00

Museoen Nazioarteko Eguna ospatu zuten atzo Urduñako Orduña Hiria museoan. Museoaren inaugurazioaren hirugarren urteurrena ospatzeko ere baliatu zuten hitzordua.

Atzo, martxoak 18, Museoen Nazioarteko Eguna izan zen eta Orduña Hiria Museoko kideek inaugurazioaren hirugarren urteurrena ospatzeko probestu zuten eguna. 'Porrilló' artistaren lanaren inguruko solasaldia izan zen ekintza nagusia.

Martxotik ikusgai dago Juan Luis Abajo 'Porrilló' urduñarraren obra Museoko Fede Ruíz aretoan. Atzoko ekitaldian, ordea, ikusgai dauden artelanetatik harago, margolariaren obra guztiaren birpasa egin zuten jendez betetako aretoan. Osasun arazoak tarteko, 'Porrilló' ezin izan zen solasaldira bertaratu, eta Leire Sain de Aja artista arduratu zen bere lanak aurkezteaz. Eguna amaitzeko, mokadua eskaini zuten, Peri Ibañez musikari urduñarrak eraikina girotzen zuen bitartean.

Ekintza gehiago

Museoen Nazioarteko Eguneko ospakizunak ez dituzte atzo arratsaldeko ekintzara mugatu soilik. Goizean ere ate irekien jardunaldia eskaini zuten. Aste osoan zehar, gainera, hiriko ikastetxeetako ikasle eta irakasleen bisitak jasotzen ari dira.

Aldi baterako erakusketa berria ere inauguratu berri dute Orduña Hiria museoan; Cristina Dulanto margolariaren Texturas y musas olio-pintura bilduma. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide