Emakume jeltzale beteranoenak omendu zituzten igandean Alderdikide Egunean

Aitor Aspuru Saez 2022ko mai. 24a, 07:00

EAJk Alderdikide Eguna ospatu zuen igandean Urduñan eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren laguntza izan zuen horretarako. Izan ere, herriko emakumezko jeltzale beteranoenak omendu zituzten: Jone Asua, Mari Carmen Diaz de Lezana, Miren Zuriñe Izaga, Begoña Rekagorri, Ebantxi Larrieta, Txaro Pinedo, Ana Mari Barañano eta Maria Ignacia Larrieta. Horrez gain, txistulariek girotu zuten eguerdia eta herriko alderdikideen argazkiekin osatutako erakusketa egon zen.

Argazkiak: Antonio Muñoz

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide