Galdakaoko Gela Txirrindulari Elkarteko kideek eta Igor Anton Euskaltel Euskadiko txirrindulari ohiak sustaturiko elkartasun erronkak Urduña bisitatu zuen larunbatean, ekainak 3. Galdakaoko boluntario elkartearentzat dirua biltzea zuen helburu ekimenak. Horretarako, Bizkaiko lau puntu kardinalak lotu zituzten bizikletaz.
Galdakaotik abiatu ziren kirolariak goizaldeko 3:15ean. Lanestosan egin zuten lehen geldialdia, Bizkaiko herririk mendebaldekoena. Urduñara jo zuten jarraian, Bizkaia hegoaldeko herria, eta ibilbidearen 165. kilometroa. Aiaraldetik Ondarru eta Matxitxako lur-muturrera jarraitu zuten, azkenik Galdakaora itzultzeko berriz. Guztira, 350 kilometroko zeharkaldia egun bakarrean.
Argazkiak: Galdakaoko Gela Txirrindulari Elkartea