Ostiralean hasi eta larunbat arratsaldera arte luzatu zen Lendoñobeitiko bolatokian ospatutako bola tirada. Izan ere, pandemiak eragindako etenaren ostean, Tertangako Eleixalde elkarteak eta Lendoñobeitiko Administrazio Batzarrak 'Lendoñobeitiko 13 orduak' txapelketaren edizio berri bat antolatu zuten ekainaren 10 eta 11n.
Dozenaka lagun elkartu ziren herriko bolatokiaren bueltan, bola tiradez eta herri bazkariaz gozatzeko.
Argazkiak: Jose Mari Gutierrez Angulo