Koronabirusak eragindako pandemiaren etenaldiaren ondotik, San Joan azoka berreskuratuko du Urduñak. Ekainaren 18an eta 19an ospatuko dute feria, egun nagusia igandea izango bada ere.
Larunbatean, artzain txakur txapelketa egingo dute Juan Garaiko zelaian, 18:00etan. Igandean, aldiz, behi txarolesak izango dira protagonista
Larunbatean, artzain txakur txapelketa egingo dute Juan Garaiko zelaian, 18:00etan. Igandean, aldiz, behi txarolesak izango dira protagonista. Hain zuzen, hamazortzigarren Euskadiko Txapelketaren lekuko izango da hirigunea. Hala, goiz osoan zehar txaroles arrazako animaliak ikusi edota erosteko aukera eskainiko dute Urduñan.
Horrez gain, nekazal makinen erakusketa egongo da, baita "Enkarterriko txakur billanoena" ere. Erantsi dutenez, artisauak eta baserritarrak ere bertaratuko dira, bakoitzak bere produktuak saltzeko. Gainera, umeentzat zaldi ibilaldiaz gozatzeko aukera ere egongo da. Egunari amaiera emateko, herri bazkaria egingo dute 15:30ean.