San Joan azokaren XVIII. edizioa egin dute gaur goizean Urduñan. Abereak eta tokiko ekoizleen postuak izan dira eguneko protagonista nagusiak. Txaroless arrazako behien lehiaketa ere egin dute, eta bazkari herrikoiarekin eman diote amaiera egunari.
Zilarrezko perretxikoa
Zilarrezko Perretxikoa emateko ekitaldia, aldiz, iragan larunbatean egin zuten. Josu Soldevilla musikari eta konposatzaile urduñarrari eman zioten aitortza. Soldevilla iaz zendu zen, eta hiriko "musikaren ikurra" izan da.
Argazkiak: Urduñako Udala