Ekitaldiari hasiera emateko, Spiderabelek Gasteiz eta Urduña lotzen duen ibilbidea egin zuen korrika. Azken kilometroak gaixorik dauden hiru gazterekin bete zituen. Txistularien, dantzarien eta herritarren babesa jaso zuen, 18:30ak aldera. Gero abiatu ziren kontzertuak, 21:00etan. Moonshine Wagonek ireki zuen emanaldia, eta Reincidentes taldea oholtzara igo bitartean, DJames urduñarrak jarri zuen musika. Hainbat boluntariok lagundu zuten sarreran, afaria prestatzen edota txosnetan.
Argazkiak: Aitor Aspuru Saez