Urbiako zelai eta tontorretan barrena aritu dira asteburuan Urduñako Mendi taldeko kideak. Txarlazo Mendi Taldeak antolatu zuen ibilaldia, eta zeharkaldi zirkularra burutu zuten Aizkorri ingurutik. Arantzazuko santutegitik atera ziren, eta Zabalaitz (1.254m), Enaitz (1.289m) eta Artzanburu (1.365m) tontorrak lotu zituzten.
Ez da izan, ordea, azken asteetan eginiko jarduera bakarra. Izan ere, Elorritxugane gailurreko gurutzea berritu dute, sare sozialetan adierazi dutenez. "Klubeko lagun ugari arduratu dira egiteaz, orain arte zegoen buzoia Txarlazo Mendi Taldeak jarri baitzuen", azaldu dute. Toki berdinean ipini dute:

Argazkiak: Txarlazo mendi taldea