Ostiral arratsaldean abiatu zuten egitaraua. Spiderabelek elkartasun lasterketa egin zuen Gasteiztik Urduñara, eta gaixorik dauden hiru gazterekin osatu zituen azken kilometroak. Kalejira, tortilla txapelketa eta Erauntsi dantza taldearen emanaldia ere egon ziren asteburuan, baina kontzertuak izan ziren ekitaldirik jendetsuenak. Moonshine Wagon eta Reincidentes taldeek jo zuten ostiralean, eta Modus Operandik eta ETS-k, aldiz, larunbatean.