Hasi dira Urduñako igerilekuetako ostegun musikalak. Ostegunean egin zuten emanaldia, irekiera jaiaren ondotik. Hain zuzen, Mihailobic & Abi taldea aritu zen gunea girotzen. Bikoteak elektroswing estiloarekin zipristindu zituen ikus-entzuleen belarriak.
Irailaren 18 arte egingo dituzte kontzertuak igerilekuetan, adierazi dutenez: "Eguraldi txarragatik ostiralera atzeratu genuen ekainaren 30eko emanaldia". Dena den, aurrera begira ere eskaintza oparoa prestatu dute:
