Urduñako Musika Eskolan izena emateko epea, irekita

Txabi Alvarado Bañares 2022ko uzt. 7a, 12:26

Santa Zezilia musika bandarekin elkarlanean sortu dute eskola. / Aiaraldea.eus

Datorren ikasturtean abiatu nahi dute egitasmoa, 18 ikaslerekin. 

Datorren ikasturtean irekiko ditu artean Urduñako Musika Eskolak. Udalak abiatu du egitasmoa, Santa Zezilia bandarekin elkarlanean. Azaldu dutenez, “asmo handiko proiektua” da, eta irailaren erdialdean hasiko dira klaseak, musika bandak Gran Via kaleko 10. zenbakian duen lokalean. 

Jesus Cipriano Urrutia eta Jose Angel Santos arduratuko dira eskola dinamizatzeaz. “Eskarmentu handia” dute biek musika irakasle moduan, tokiko erakundeak nabarmendu duenez. “Astean ordubeteko musika-hizkuntza klasea emango dute taldeka, eta astean ordu erdiko musika saioa banaka”.

Honako instrumentu hauen artean aukeratu ahalko dute ikasleek:

  • Metalezko haizea: tronpeta, tronboia, tronpa, bonbardinoa eta tuba
  • Zurezko haizea: klarinetea eta saxofoia (saxo altua edo saxo tenorra)

Izen ematea irekita

Uztailaren 16ra arte egongo da aurreinskripzioa egiteko aukera, Alondegian. “Ikasle bakoitzeko kostua 35 eurotik 45 eurora bitartekoa izango da hilean, aukeratutako irakasgaien arabera”, zehaztu du udalak, “izena emateko gutxieneko adina 8 urtekoa izango da”.

Gehienez 18 ikasle biltzea dute helburu. Gauzak hala, kopuru hori gainditzen bada, zozketa bidez ebatziko dute nor hartu. Aurreratu dutenez, asteko bi egunetan emango dituzte klaseak, 16:30etatik 21:30etara. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide