Urduñako adingabeen zentroko 17 urteko mutil bat hil zen atzo Sarriako putzu batean (Araban), Berria egunkariak jakinarazi duenez. Ertzaintzak azaldu duenez, itota hil zen gaztea, "itxura guztien arabera".
Poliziak azaldu duenez, gazteak putzura egin zuen salto bertan igeri egiteko, eta suhiltzaileek ia pultsurik gabe atera zuten bertatik.
Honakoa ez da gertatzen den mota honetako lehen gertakaria. 2020an zentro bereko beste adingabe bat zendu zen Basalduako urmaelean, adin berekoa.
Urduñako Udalak adierazpen publikoa egin du eta doluminak emateko hildakoaren gertukoei, baita adingabeen zentroko hezkuntza taldeari eta bertako gazteei ere.