Futbol aretoa eta jaia uztartuko ditu Aiara Berrik ostiralean

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 13a, 07:30

Aiara Berri taldeko kideak. / A. B.

Aiara Berri areto futboleko klubak jardunaldi berezia prestatu du ostiralerako, Erauntsi Dantza Taldearekin, hain zuzen. 16:00etatik aurrera umeen eta helduen partidak, dantza erakustaldia eta jaia antolatuko dituzte igerilekuetan.

Ostiralean Urduñako igerilekuetan arratsaldetik gaua heldu arte parranda, dantza eta kirola elkartuko ditu Aiara Berri futbol areto klubak. Horretarako, honako egitaraua prestatu dute:

16:00-19:00 // Umeen partidak

19:00 // Erauntsi dantza taldearen erakustaldia

20:00 // Viejas Glorias Orduña-Aiara Berri partida

21:30 // Menda Lerenda DJ eta Karrifest taldearen kontzertua

Erauntsi Dantza Taldearen laguntza izan du kirol klubak eta bere asmoa izan da iazko egitasmo arrakastatsua beste ekimen batekin ordezkatzea. Izan ere, 2021ean futbol areto txapelketa antolatu zuten eta jendetza bertaratu zen partidak ikustera.

Aurten, kirolari bestelako proposamenak ere gehitu dizkiote, futbol aretoa bera sustatzeko. Giro polita sortzea espero dute horretarako, Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez. Umeek izena emateko epea irekita dute eta horretarako igerilekuetako barrara jo behar dute.

Aiara Berri kluba 2020an sortu zuten. Zehazki, aurreko urtean Amurrioko beste talde batean ezagutu ziren jokalariek egin zuten. Primeran konpontzen zirenez eta oso gogoko zutenez elkarrekin entrenatzea, erabaki zuten euren berezko taldea izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide