Bizkaiko mendi federazioak 'BBK Mendi martxak' ekimenaren baitan jaso du Txarlazoko igoera

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko uzt. 15a, 08:33
Txarlazorako txangoak irekiko du ekimenaren egutegia. / Aiaraldea.eus

Uztailaren 25ean -Santiago Egunean- antolatutako mendi igoera izango da ekimenaren 5 zeharkaldietako bat. Uztailaren 21 aurretik eman behar da izena.

Urduñako Txarlazo tontorrerako igoera jaso du Bizkaiko Mendi Federazioak bere egutegian, ''BBK mendi martxa' zikloaren barruan.  Orotara, 5 txango aukeratu dituzte dinamikarako, eta Urduña izango da lehenbizikoa. Hain zuzen, hilaren 25ean egingo dute mendi ibilaldia, Santiago Eguna aprobetxatuta. Izan ere, ohitura handia dago Urduñan bertara igotzeko, Txarlazo Mendi Taldearen deialdiari jarraiki. Urduñako plazatik abiatuko dira mendizaleak 9:00etan.

Urduñako zeharkaldirako uztailaren 21 aurretik eman beharko da izena, eta partaideek tokiko produktuekin betetako motxila jasoko dute

Proiektuan parte hartzeko beharrezkoa da izen ematea. Internet bidez osatu daiteke inskripzio fitxa, Bizkaiko Mendi Federazioaren webgunean. BBK Martxa ekimenaren sustatzaileen esanetan, helburua da Bizkaia osoko mendi tontorretara jendea mugiaraztea. "Behar bereziak dituzten pertsonak ere hurbilduko ditugu mendira, eta Zero Hondakin ere, ibilbidea garbitzeko", erantsi dute.

Urduñako zeharkaldirako uztailaren 21 aurretik eman beharko da izena, eta partaideek tokiko produktuekin betetako motxila jasoko dute.

Era berean, bezperan, hitzaldia antolatuko dute 19:30ean Alondegian: Jeronino Lopezek Izozteak, mendiak eta klima aldaketa konferentzia eskainiko baitu uztailaren 22an. 

Puede ser una imagen de texto que dice "Txarlazo UZTAILAK 25 JULIO Ganguren IRAILAK 11 SEPTIEMBRE Tallu URRIAK 9 OCTUBRE Ubieta URRIAK 16 OCTUBRE Pastorekorta ABENDUAK 18 DICIEMBRE BBK Mendi Martxak '22 Inscripciones: Bizkai ho Montaña bbKe www.bm .bm m. Informazio gehiago Másó: www.bb eus www."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide