Ekimen berezia prestatu zuten Aiara Berri areto futbol klubeko kideek ostiralean Urduñako igerilekuetan, jaia, dantza eta kirola uztartuz.
Erauntsiko kideak izan zituzten bidelagun horretarako. Emanaldia eskaini zuen dantza taldeak futbol partiden artean. Umeen norgehiagokak jokatu ziren lehenbizi, 16:00etatik 19:00etara, eta 20:00etan Viejas Glorias Orduña eta Aiara Berri aritu ziren nor baino nor. Ondoren, Menda Lerenda DJ eta Karrifest arduratu ziren iluntzea girotzeaz. Helduen norgehiagokan Aiara Berrik irabazi zion CD Orduñako jokalari ohiekin osatutako taldeari, 7-3, hain zuzen.
Argazkiak: Antonio Muñoz, Cristina Gomez, Aiara Berri