Bizkaiko Mendi Federazioak sare sozialetan azaldu duenez, igandean egin zuten ingurumen auzolana Urduñan: "Ekintza burutu dugu eta La Muerako aisialdi-eremuko garbiketa aurrera eraman dugu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta bereziki Itziar Biguriri, Urduñako alkateari eta Juanjo Sansebastiani. Oharra: Zarama etxera!". Gaur, aldiz, Txarlazo mendi igoera izango dute helburu, Santiago eguna baliatuta.
Edozelan ere, hori ez da izan ekimen bakarra. Izan ere, uztailaren 23an "Jerónimo Lópezek, Zientzia Geologikoetako doktoreak eta Antartikako espezialistak, oso hitzaldi interesgarria eman zigun, Izotza, mendiak eta klima aldaketa izenburuarekin. Ekitaldiko argazkiak ere ikusgai daude Txarlazo Mendi Taldearen Facebook orrian".
Argazkiak: Bizkaiko Mendi Federazioa eta Txarlazo Mendi Taldea