'BBK martxa' egitasmoari hasiera emateko tokia bilakatu zen atzo Urduña. Izan ere, udan zehar 5 hitzordu aukeratu dituzte, solasaldi, ingurumen ekintza eta mendi buelta bana uztartzeko. Asteburuan izan dira lehenbiziko bi jarduerak Urduñan, eta atzo izan zen azkena: Txarlazora igoera.
Txarlazo Mendi Taldearekin elkarlanean aritu dira antolatzaileak eta, ohiturari jarraiki, lagun ugari igo ziren hiriko gainera. Bizkaiko Mendi Federazioak gidatzen du proiektua, eta sare sozialetan zabaldu du martxaren uneetako bat, Antzinako santutegitik igaro ziren momentua, zehazki:
Argazkiak: Antonio Muñoz, Bizkaiko Mendi Federazioa eta Txarlazo Mendi Taldea