Txarlazora igoera egin zuten zenbait itsuk astelehenean, Ibilki elkartearen bidez

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko uzt. 28a, 10:05
Ibilki elkarteko kideak, Txarlazora bidean. / Bizkaiko Mendi Federazioa

Uztailaren 25ean izan zen ekimena, 'BBK martxa' programaren baitan. Ibilki elkartekoek bidelagun izan zituzten Urduñako Txarlazo Mendi Taldea eta Bizkaiko Mendi Federazioa.

Berezia izan da aurten uztailaren 25a Urduñan. Aspaldikoa da Santiago Egunean Txarlazo tontorrera igotzeko ohitura, baina aurten bereziki indartu dute deialdia beste bi eragilek. Batetik, Bizkaiko Mendi Federazioak, 'BBK martxa' udako ekimenaren barruan kokatu du Urduñako txangoa. Hala, asteburuan zehar hitzaldi bat, ingurumen ekimena eta mendi zeharkaldia sustatu dituzte Aiaraldeko hirian. Horrez gain, Ibilki elkarteak ere hartu zuen parte txangoan, "aniztasunez beteriko talde batekin".

Afrikako eta Hego Amerikako errefuxiatuek eta hainbat itsuk egin zuten Txarlazoko igoera, Ibilki elkartearen bidez

Hala adierazi dute sare sozialetan, eta ekintzan Afrikako eta Hego Amerikako errefuxiatuek eta hainbat itsuk ibilbidea osatzeko aukera izan zutela erantsi dute. "14 eta 80 urte bitartekoak ziren, eta askorentzat mendira igotzen ziren lehen aldia zen", nabarmendu dute. Txarlazo Mendi Taldeko kideei ere esker hitzak luzatu dizkiete euren espazio digitaletan: "Eskerrik asko parte hartzeagatik eta jarri zenuten gogoagatik. Hurrengoan ikusiko dugu elkar!".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide