Musika eskola sortu dute Urduñan, Santa Zezilia bandaren eskutik

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 5a, 10:34

Santa Zezilia musika bandak sustatu du egitasmoa. / Aiaraldea.eus

Haizezko eta egurrezko instrumentuak irakatsiko dituzte lehen ikasturtean. Astean birritan emango dituzte klaseak arratsaldez, Santa Zezilia bandaren lokalean.

Urduñako Musika Eskolak aurki irekiko ditu ateak. Santa Zezilia musika bandarekin elkarlanean abiatu du Udalak egitasmoa, eta irailaren erdialdean ekingo diote klaseak emateari. Musika bandaren lokala bilakatuko dute ikasgela, hots, Kale Nagusia etorbideko 10. zenbakian. Aurreratu dutenez, bi irakasle izango dituzte: Jesus Cipriano Urrutia eta Jose Angel Santos.

Tronpeta, tronpeta, tronboia, tronpa, bonbardinoa, tuba, klarinetea eta saxofoia irakatsiko dituzte lehenbiziko ikasturtean Urduñako Musika Eskolan

Saioek 1.5 orduko iraupena izango dute, eta banakako klaseak izango dira. Ondorengo musika tresnei buruzko prestakuntza eskainiko diete interesdunei: tronpeta, tronboia, tronpa, bonbardinoa, tuba, klarinetea eta saxofoia. 

Prezioari dagokionez, ikasle bakoitzak 35-45€ artean ordaindu beharko du hilero. Hautatutako ikasgaien araberakoa izango da prezioa. Adin mugarik ez dute jarri, baina 8 urte beteta izatea beharrezkoa izango da parte hartzeko. Orotara, gehienez, 18 ikasle hartu ahalko dituzte lehenbiziko edizioan, eta formakuntza ordutegiak 16:30etik 21:30era izango dira, astean bi egunez. 

Matrikulazio epea itxita dago gaur-gaurkoz (ekainaren 15etik uztailaren 16ra bitartean izan zen), baina edozein zalantza izanez gero Kultura Arloarekin jarri daiteke harremanetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide