Eskaintza bikoitzaz gozatzeko aukera egon da asteburuan Urduñan. Alde batetik, Urdufolkek maila handiko musikariak ekarri ditu eskualdera eta horrek jendearen Urduñakoa zein kanpokoa- interesa piztu du. Horrez gain, hitzaldia edota kalejirak prestatu dituzte, El Trasno eta Getxa Goi taldeekin, esaterako. Bestalde, Koroatze Jaiek adin guztiak hartu dituzte aintzat, gastronomia -Bizkaiko Marmitako Txapelketa- edota umeen jarduerak antolatzeko.
Argazkiak: Antonio Muñoz