Urduña Hiria Herri Krosean lehiatzeko bi dortsal zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2022ko ira. 6a, 12:00
Tokiko hainbat lasterkarik parte hartzen dute proban. / J. R. Lili

Irailaren 25ean izango da lasterketaren XVI. edizioa, eta 10 kilometroko ibilbidea bete beharko dute korrikalariek. Umeentzako eta kirolari paralinpikoentzako probak ere egongo dira.

Urduñako Arando korrikalari taldeak antolatutako Urduña Hiria Herri Krosak badu data: irailaren 25a. Hitzordua egun horretan izango bada ere, jadanik 59 kirolarik eman dute izena. Proba nagusian parte hartzeak 8 euro balioko du eta paralinpikoan zein haurren lasterketan aritzeak, aldiz, euro bakarra.

Krosa  irailaren 25ean, 11:30ean, izango da eta 10 kilometroko ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek

Aiaraldea Komunikabideak, babesle den aldetik, bi dortsal banatuko ditu zozketaren bidez irailaren 16an. Krosa 11:30ean izango da eta 10 kilometroko ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek.

Herri krosean lehiatzeko 2006an edo lehenago jaio izan behar da. Berez, beste hiru kategoria ere egongo dira: Mini-txikiak (2014an edo geroago jaioak), Txikiak (2007 eta 2013 urteen artean jaiotakoak) eta paralinpikoak.

Alabaina, beste bi kategoria sortu dituzte beteranoentzat. Sariak emateko orduan lehen hiru postuak hartuko dituzte kontuan, irabazleari 70 euro, bigarrenari 60 euro eta hirugarrenari 50 euro emanez;  gizonezkoen zein emakumezkoen artean. Ildo beretik, 40 euro emango dizkiote Urduñako lasterkari onenari. Lehen hiru sailkatuei produktu sorta ere oparituko diete 13:15ean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide