Atzo euskal abesti herrikoiak izan ziren protagonista Urduñako kaleetan. Izan ere, 13:00etan Arloteak, Deustoarrak, Oilarrak eta Santa Luzia abesbatzek eta Otxote Ugartek abestu zuten herrigunean, Santa Zezilia musika bandaren laguntzarekin.
Talde bakoitzak kanta plazaratu abestu zuen eta amaitzeko, Xalbadorren heriotzean entzuteko aukera egon zen, abeslari guztien ahotsekin.
Gero herritik sakabanatu ziren taldeak eta 15:00ak aldera elkarrekin bazkaldu zuten.