Kop taldeak joko du Aiaraldeko Independentzia Egunean

Aitor Aspuru Saez 2022ko ira. 18a, 10:00

KOP taldea, artxibo irudi batean. / Saioa Gauilunak

Urduñan izango da ospakizuna urriaren 1ean eta egun osoko egitaraua prestatu dute.

Sortu alderdiak Independentzia Eguna antolatu du Aiaraldean. Urriaren 1ean izango da jaia eta Urduñako Foru plazan egingo dute. Jarduera goizean abiatuko dute mendi ibilaldiarekin eta 13:00etan ekitaldi politikoaren txanda helduko da. Bukatu ondoren, trikipoteoa egingo dute.

15:00etan herri bazkaria hasiko da eta jarraian Kateak Ate taldeak joko du, bazkalostean. Sarrerak Urduñako Mugalde tabernan, Laudioko Bazter tabernan eta Amurrioko Txokogorrin eskuratu daitezke. Lanean ari direnek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta langabeek, aldiz 12 euro.

21:00etan izango da eguneko azken ekintza, kontzertuak, hain zuzen. KOP taldea igoko da oholtzara lehenik eta behin eta gero Laket erromeria taldea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide