BIDEOA

Urduñako elkartasun ekimenek 11.000 euro bildu dituzte Ataxia Telangiektasiaren ikerketara bideratzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2022ko ira. 22a, 08:59

Ekainean ospatutako AEFAT jaialdiaren lehenengo edizioak eta UrduFolk jaialdiko txosnak 11.000 euro bildu dituzte AEFAT elkartearentzako. Ataxia Telangiektasia gaixotasuna ikertzera bideratuko dute dirua. 

Elkartasun uholdea jaso du Ataxia Telangiektasiaren aurka borrokatzen duen AEFAT elkarteak Urduñan.
Herritar talde batek gaixotasun arraro honen ikerketara dirua bideratzeko AEFAT jaialdiaren lehenengo edizioa antolatu zuen ekainaren 24 eta 25ean, Reincidentes, ETS, Modus Operandi eta Moonshine Wagon taldeen laguntzarekin. Elkartasun jaialdiak 5.500 euro bildu zituen guztira, elkartetik jakinarazi dutenez.

"Horrelako elkartasun ekimen bat antolatzeko guztion parte hartzea ezinbetsekoa da"

Antolatzaileak oso pozik azaldu dira emaitzarekin Aiaraldea Komunikabideari adierazi diotenez, eta Urduñako herritar, elkarte eta Udalaren ekarpena eskertu dute ere: "Horrelako elkartasun ekimen bat antolatzeko guztion parte hartzea ezinbetsekoa da, eta hori lortu dugu Urduñan". Aitortu dutenez, bildutako diruaz gain, gaixotasuna bera ere asko ezagutarazi da, eta hori "positibotzat" jo dute: "Medio askok jaso dute Urduñan Ataxia Telangiektasiaren ikerketa bultzatzeko ekimenen berri, eta horrek gaixotasun arraro hau ezagutaratzeko balio izan du". Emaitza ikusita, hurrengo egitasmoa diseinatzen hasi direla jakinarazi dute antolatzaileek,e ta espero dute aurki horren berri ematea.

5.500 euro UrduFolken

Iriala hasieran ospatutako UrduFolk jaialdiak ere txosnatik ateratako dirua AEDAT elkarteari bideratu dio, gaixotasunaren ikerketarako. Orotara 11.000 euro jaso dira hirian. "Urdufolkeko antolatzaileek eman ziguten aukera eskertu nahi dugu, diru bikoitza bildu ahal izateko" nabarmendu zuten jaialdiko antolatatzaileek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide