500 lagun baino gehiagok hartu dute Urduña, Herri Kroseko probetan

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko ira. 25a, 17:32

Lasterketa nagusian ia 200 lagunek hartu dute parte, eta lagun ugari atera dira korrika proba paralanpikoan zein txikienean ere.

Gaur izan da Urduña Hiria Herri Krosa. 11:30ean izan da lehenbiziko hitzordua, eta ia 200 lagunek osatu dute 10 kilometroko zirkuitua hirian barrena. Proba hasi aurretik izen-ematea handia izan da: 196 dortsal banatu dira lasterketa nagusian, eta paralinpikoenean 20 kidek hartu dute parte.

Horien artean egon da Olaia Gurrutxaga urduñarra, Basauriko Javi Conde Fundazioko kidea eta sekulako palmaresa pilatu duena jada. Izan ere, 2018-2019an txapelduna izan zen, 2018an 200 metroko pista lehiaketan brontzezko zilarra lortu zuen, 2020an urrezko domina, eta 2022-2022 denboraldietan zilarrezkoa erdietsi zuen (800 metroko proban). 

Eguerdian, berriz, txikien txanda izan da, eta 123 haurrek egin dute Arando korrikalari taldeak osatutako zirkuitua. 'Minitxiki' modalitatean, aldiz, 160 parte hartzaile egon dira.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide