'Euskal Herri aske, sozialista eta feminista' aldarrikatu zuen atzo Sortuk, Urduñan ospatutako Independentzia Egunean. Bide horretan "herria eraikitzen jarraitzeko beharra" azpimarratu zuten Foru Plazan egindako ekitaldian, "behetik eta ezkerretik".
Goizetik gauera jendetza batu zen alderdi independentistak antolatutako egitaraura, ekitaldi politikotik hasi eta iluntzeko KOP taldearen eta Laket erromeriaren kontzertuetara.
Argazkiak: Aimar Gutierrez eta Antonio Muñoz