2022/10/06 18:00

Aurkezpena

Ombuaren Itzala proiektuaren aurkezpena Patxi Bisquertekin

Ombuaren Itzala proiektuaren aurkezpena Patxi Bisquertekin
Alondegia, Urduña

‘Ombuaren itzala’ proiektu zinematografikoaren aurkezpena hartuko du Urduñako Alondegiak urriaren 6an. Gizarte etxeko areto nagusian izango da, 18:00etatik aurrera, eta bertan proiektuaren sustatzaile nagusia den Patxi Bisquert aktorea arituko da.

Koldo Izagirre poeta eta idazlearen testuetan oinarritutako eta Eguzki Artek ekoitzitako proiektu honek Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1875 – Argentina, 1910) bertsolariaren bizitza eta lana pantailaratzea du helburu.

Auzolanaren bidez sortu eta garatu nahi den ekimen parte-hartzailea aurkeztuko du Bisquertek Alondegian, ekarpen ekonomiko txikien bitartez finantzatzen ari dena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide