Atzo 20:00etan Pedro Eguiluzek bere erakusketa inauguratu zuen Orduña Hiria Museoan. Jende andanak bete zuen aretoa eta Koldo Badillo, Pedro Eguiluz eta Rafa Eguiluzek ere hartu zuten hitza ekitaldian.
Rafa Eguiluzek bost abesti jo zituen bere anaiaren omenez eta iragarri zuten interesdunek aukera izango dutela Eguiluz margotzen ikusteko igande goizean.