Urteroko zitari eutsi eta Urduñako mendi Martxaren XVII. edizioa antolatu zuen Txarlazo Mendi Taldeak atzo, urriak 9. Bi ibilbide prestatu zituzten: 22,7 kilometroko luzea eta 11,7 kilometroko laburra. Guztira 350 lagun elkartu dira bideetan.
Ibilbide luzean parte hartu zuten mendizaleak 8:00etan abiatu ziren Foru Plazatik, eta Tologorri mendira igo ziren, Paso Maloko bidetik. Ponatako bordan jarri zuten anoa-postua, eta bertatik Urduñara bueltatu ziren. Martxa laburrak, aldiz, hiriaren inguruko tontor txikiagoetatik egin zuen ibilbidea.
Argazkiak: Txarlazo Mendi Taldea