Atzo larrialdi zerbitzuek esku hartu behar izan zuten Arbietoko kirol gunean gazte bat Nerbioi ibaitik ateratzeko. 19:30ak aldera Aiarako Parkeko suhiltzaileek esku-ohea erabili behar izan zuten horretarako.
Tokira bertaratu zen anbulantzia medikalizatu batek artatu zuen gaztea eta Gurutzetako ospitalera eraman zuen, Ertzaintzak azaldu duenez.
Poliziak berak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari gertatutakoa ikertzen ari dela. Izan ere, antza, erreskatea ez zen istripu baten ondorioa izan.
Ertzaintzako prentsa bulegoak aipatu duenez, gazteak eztabaida bat izan ostean, bere burua ibaira bota zuen. Nerbioiak puntu horretan ur gutxi duenez, zauriak eragin zituen eta larrialdi zerbitzuak deitzeko beharra egon zen.