Bidea Orientazio Klubak antolatu du XX. Bizkaia Saria. Urduña aukeratu dute proba egiteko, eta asteburu osoan jokatuko da txapelketa. Batetik, errelebo mistoen sprint txapelketa egin dute, eta bestetik, Iparraldeko ligaren baitako laugarren lasterketa klasikoa.
Alta, Open kategoria ere prestatu dute, federatutako klubetako kideentzat batik bat. Gaurko proba, baina, irekia izango da.
Argazkiak: Antonio Muñoz