Urduñako Herri Eskolak larunbat arratsaldean hartu zuen II. Urrifest jaia. Guraso elkarteak bigarrenez antolatu du ekitaldia, 2020 eta 2021 urteetan txosnarik ezin jartzeak eragindako hutsunea bete asmoz.
Iazko arrakastari eutsi diote: iragan larunbateko 17:30etik aurrera jende ugari bildu zituen eskola publikoaren aldeko jaiak. Disko Txantxa, jana, edana, musika emanaldiak eta aldarrikapena izan ziren eguneko protagonista nagusiak. Aurreko edizioan bezala, Euskal Eskola Publikoaren aldeko ekitadia eta argazkia atera zituzten.
Argazkiak: Iratxe Murias