Urriaren 22an, larunbatean, Sprint mailako errelebo mistoen lehiaketa antolatu zuten Gorobel mendilerroaren magalean. Senior mailan Gipuzkoako GOT taldeak irabazi zuen, Palentziako Orcaren eta Leongo Alconen aurretik.
Hurrengo egunean, igandean, distantzia klasikoko orientazio proba egin zuten, elite eta open mailetan. Ipar Ligako XX. Bizkaia Sariaren barruan egindako hamargarren eta azken proba izan zen, eta sariak banatzeko ekitaldia egin zuten txapelketaren ostean.
Emakumezkoen elite mailan Marina Garcia izan zen garaile (Alcon, Leon). Atzetik Cristina Rico (COBi, Bizkaia) eta Andrea Herrero (Orca, Palentzia) sailkatu ziren. Gizonezkoei dagokienez, Laurence Quinn (Nordeste-O, Asturias) izan zen azkarrena. Podiumeko hurrengo mailak Eduardo Gilek (Tjalve, Burgos) eta Unax Galarragak (GOT, Gipuzkoa) hartu zituzten, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren.
Argazkiak: Nerea Monasterio eta Mikel Monasterio