SOSLAIA

Agur maisu Jose

Hamaika Kale 2022ko aza. 10a, 09:00

Urriaren erdialdean zendu zen Urduñako Jose maisua, zumea lantzen zuen hiriko azken artisaua. Maisuaren omenezko testua idatzi du Hamaika Kale elkarteak, udalerrian izan duen garrantzia ezagutarazteko. 

Benetan mingarria da Urduñan zumea lantzen zuen azken aditua eta artisaua joan izana, eta hain gazte gainera. Ohorea izan da Hamaika Kale elkartearentzat bera ezagutzea eta berarekin bizitza partekatzea.

Urduñan jaiotako saskigilea zen Jose maisua. Hainbat tokitan bizi izan baziren ere, haurtzaroan, Joseren guraso eta senideak maiz etortzen ziren Urduñara, batik bat, udan eta udazkenean, Landatas eta Otxomaio arteko ibai-adarrera. Bertan, lan ugari burutzen zituzten, besteak beste, zumea bildu, saskiak egin, pitxerrak zaindu eta hainbat konponketa burutu.

Ezkondu ondoren, Gasteizera joan zen bizitzera maisua, bere emaztearen senide gehienak bertan bizi zirelako. Seme-alabak nagusiagoak egin zirenean, baina, Urduñara itzuli ziren, duela 20 urte inguru.

Lan egitea gogoko zuen eta beti zegoen prest laguntzeko, museoak erakusketetan, Kale Barriako jaietan eta emakumeen alde antolatutako hainbat ekitalditan, esaterako. Jose oso noblea zen, formala eta zintzoa, eta horregatik egin nahi diogu ohore.

Gainera, pertsona ona izateaz aparte, bere lanean espezialista zen. Oso ona, harrigarria. Bere arteari begiratze hutsa zoragarria zen; zumea nola moldatzen zuen, nola zekien gauzak ondo egiten… eta saski oso indartsuak sortzen zituen! Bizitza osoa iraun zezaten, berak zioen bezala.

Omenaldi gisa, bere familia gonbidatu dugu Museora eta bere bizitzako zatitxoz osatutako pendrive bat ematen diegu, hainbat irudi eta kartelekin. Guretzat, ezinbestekoa da Urduñan izandako garrantzia ezagutzea. Oso maitatua da eta izango da Urduñan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide